XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Deskribapena Esneki hau, latex gorri koloreko esneki jangarrien tipikoa daukagu, txapela neurri erdi edo handikoa da, 8-14 zm.zko diametroa lortuz, hasieran ganbil eta ertzak gogorki biribilkatuak, gero erditik zapaltzen dira, inbutu-forma hartuz, bere ertz biribilkatua luzaro mantenduz.

Azala leunki zimurtu eta hezea, laranja kolore eta zetrukide xingol ilunagoak dituela, sakabanatutako berde koloreko orbanak aurkeztuz, zahar aleetan nabariagoak direla.

Hanka motz eta luzea, zm.zkoa, hutsa eta arrak jota balego bezala, leizetsua, hasieran laranja argi kolorekoa, ia zurixka, gero txapelaren kolore berberekoa, ardo koloreko orban borobilak dituela, hobiskatua, eta zaharretan, txapela bezala, bere kolorez zikindurik.

Txapelaren azpian orri lodi, hestu, dekurrente eta lamelulak dituztela azaltzen dira, laranja-ardo kolorekoak, beste esneki baino ilunagoak, gero berde kolorez zikintzen dira edo guztiz berde kolore hartzen dute.

Mami lodi, trinko eta sendoa, bizkorrezko ebakidura, ebakitzean hori-laranja kolorekoa, bainan berehala, gorri-ardo, erremolatxa kolorekoa, jariotzen duen latexegaitik.

Zapore eta usain berezirik gabe.

Ebakitzean eta orrietan batez ere, odol-gorri koloreko latex jariotzen da, haizeak eragina erremolatxa kolore hartzen duela.

Espora-jalkin hori palido edo krema kolorekoa.

Mikroskopioa Basidio tetrasporiko ditu, zko diametrokoak.

Espora elipse edo azpi-globularrak, mikroskopiotik kolore gabekoak, orma garatxodunak, iodoak eragina tindatzen direnak, beraz amiloideak.

Garatxo sendo, gangarrek lotuak sare bat osatuz, zkoak.

Orrietan zistidio luze eta meharrak, lantza-formakoak, oinharrian zko diametrokoak.

Ekologia Iraila hasieratik eta azaroaren amaiera bitartean arruntak, koniferako oihan gehienetan, pinadietan batez ere.